Pribatutasun politika
Web gune honen bidez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik jasotzen haien baimenik gabe, eta ez zaizkie hirugarrenei lagatzen.
Zerbitzurik onena eskaintzeko eta erabilera errazteko, bisitatutako orrialdeen kopurua, bisita-kopurua, bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna aztertzen dira.
Tratamenduaren arduraduna
Interesdunarengandik zuzenean jasotzen diren datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira eta dagokion tratamendu-jardueran integratuko dira, tDCd 2011 KULTUR ELKARTEAren titulartasunpean.
DonostiCup danborradak kudeatzen dituen tratamendu-jardueren zerrenda eguneratua Tratamendu Jardueren Erregistroan dago eskuragarri.
Helburua
Datuen tratamenduaren helburua DonostiCup danborradak egindako tratamendu-jarduera bakoitzaren arabera zehazten da. Jarduera horiek zehaztuta eta eskuragarri daude dagokien jarduera-erregistroan.
Legitimazioa
DonostiCup danborradak egindako tratamendu-jarduera bakoitzari dagokion oinarri juridikoa kontsulta dezakezu Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuta.
Datuak gordetzea
Emandako datu pertsonalak jasotako helburua betetzeko eta helburu horretatik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran bakarrik gordeko dira. Gainera, artxiboen eta dokumentazioaren arloan indarrean dagoen araudian ezarritako epeak errespetatuko dira.
Datuak komunikatzea
Oro har, datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, salbu eta hori eskatzen duen legezko betebeharra dagoen kasuetan.
DonostiCup Danborradak egindako tratamendu-jarduera bakoitzari dagozkion hartzaileak kontsulta ditzakezu Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuta.
Interesdunen eskubideak
Datu pertsonalen tratamendua atzitzea, zuzentzea, ezabatzea edo mugatzea eskatzeko edo datuen tratamenduari aurka egiteko, idatzi bat bidal dezakezu helbide elektroniko honetara: tamborrada@donosticup.com