GU

2011ean hasi ginen Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketaren 20. urteurrenaren beste ospakizun ekimen bat gehiago bezala. 

Helburua, urteko egun berezienean hiriaren parte aktibo izatea zen eta lehen eta oraingo langileentzat eta hauen senide eta lagunentzat, elkartze puntua.  

Gaur egun 139 partaideko Danborrada gara. 

3 banderadun, Danbor eta Kupel Nagusi, 43 danbor eta 91 kupelez osatua dago gure konpainia mistoa.   

UNIFORMEAK

2013an urketari jantziekin irten ginen lehenengo aldiz.  

Gerruntze eta gona urdina daramagu, azken hau marraduna, eta zapi, amantal eta blusa txuria. Zapata beltz eta eskularru txuriek jantzia osatzen dute. 

2015ean soldadu jantziak egin genituen, 1813ko artileriako tren gidariaren jantzian oinarrituta.  

Soldaduek galtza txuriak, jaka urdin iluna bularraldeko urdin argi eta gurutzatutako uhal txuriekin eta txano beltza daramagu. Zapata beltzak eta eskularru txuriak jazten ditugu. 

Sukaldari jantzia klasiko da. Galtza, amantal, txano eta kasaka txuria, lepoan zapi urdina daramagula.  

 

ESTATUTUAK

Gure Danborradaren barne arautegia dira.