2011ean, Danborrada lehen aldiz atera zen Amarako eta Loiolako Erriberatako kaleetan zehar.
2013. urtean, San Sebastian egunaren bezperan, Errealak Bartzelonaren aurka jolasten zuela eta, partida hasi aurretik, Goazen Erreala Danborradarekin batera Anoetan jo genuen.
2014. urtean, Ilunben egon ginen, GBCk Real Madrilen aurka jolasten zuen saskibaloi partidako atsedenaldia animatzen.
2016an, Donostia Europako Kultur Hiriburua zela ospatu genuen beste Danborradekin batera, Amaratik Kontxako hondartzara gerturatuz.
2020an, gure hamargarren urteurrena ospatu genuen. «Gu San Sebastián»-enentseatu, afaldu eta festa polit batez disfrutatu genuen.