2011ean hasi ginen Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketaren 20. urteurrenaren beste ospakizun ekimen bat gehiago bezala.
Helburua, urteko egun berezienean hiriaren parte aktibo izatea zen eta lehen eta oraingo langileentzat eta hauen senide eta lagunentzat, elkartze puntua.
Gaur egun 139 partaideko Danborrada gara.
3 banderadun, Danbor eta Kupel Nagusi, 43 danbor eta 91 kupelez osatua dago gure konpainia mistoa.